Itxaron, mesedez...
Itxaron, mesedez...
Hizkuntza aukeratu
Egoitza Elektronikoa LESAKA
Egoitza Elektronikoa
LESAKA

LIZENTZIAK: Obra-lizentzia eskaera

aren armarria LESAKA
Egoitza Elektronikoa > LIZENTZIAK: Obra-lizentzia eskaera

LIZENTZIAK: Obra-lizentzia eskaera

Organo kudeatzailea

  • Lesakako Udala - Hirigintza saila

Xedea

  • Honako obra hauek egiteko lizentzia lortzea: etxebizitzen barrualdea eraberritzekoak, igogailua jartzea, lokaletako erreforma txikiak, balkoiak, fatxadak, hegalak, teilatuak, kanpoko aroztegiak konpontzea, errotuluak eta toldoak jartzea, eraispenak, panteoiak, etab.

Nork egin dezake izapidea

  • Edozein pertsona fisiko edo juridiko interesduna edo ordezkari baten bidez.

Nola egin daiteke izapidea

  • Telematikoki. Orri honen behealdean dagoen Instantzia berria botoia sakatuz. Beheko txantiloia osatuta atxikituz.  
    • Eskatzailea administrazio publikoekin elektronikoki harremanak izan BEHAR DITUEN PERTSONA JURIDIKOA EDO SUBJETUA bada, horrela bakarrik aurkeztu ahal izango du. 
  • Presentzialki, udaletxeko bulegoetan

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Beheko txantiloian dagoen jarduera sailkatuen inprimakia beteta. 
  • Aurrekontu xehatua.
  • Etxebizitza edo lokalak eraberritzeko obretarako kokapen- eta kokaleku-planoak, egungo egoeraren eta erreformaren planoak, sekzio, altxaera, bornatu eta gainazalen planoak, aurrekontu xehatua, fatxada, ate eta leihoen materialak eta kolorea aurkeztuko dira eta, lokalen kasuan, zertarako erabiliko diren adieraziko da.
  • Fatxadari, leihoei, terrazei eta balkoiei eragingo dieten obretarako, Jabeen Erkidegoaren baimena aurkeztuko da.
  • Eraikuntza berriko obretarako edo eraikinen erabateko zaharberritzeetarako euskarri informatikoa (CDa edo antzekoa) erantsiko da, eraikinaren kokapen-planoekin eta oinplano orokorrekin.

Nola eta noiz ebazten da?

  • Eskaera obrei hasiera eman baino lehen egingo da beti. Bide publikoa okupatzeko lizentzia eskatzea, obren izaerak hala eskatzen duenean, obra-eskaeren barruan sartuko da. Ahazten den kasuetan soilik joango da interesduna ondoren eskatzera.
  • Lizentzia eman ondoren obra ez bada egin behar, interesdunak idatziz eskatu beharko du baimena baliogabetzeko.
  • Obrako lizentziak eman eta urtebetera bukatzen dira; epe hori igarotakoan lizentzia berritu behar da.

Eskabidearen baldintzak

  • Eskabidea sinatu egin beharko da
  • Izapideak eskatzen du eskatzailea identifikatzea eta ziurtagiri digitalarekin sinatzea
  • Pertsona fisikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Pertsona juridikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Beste pertsona fisiko batek ordezkatutako pertsona fisikoak izatea ahalbidetzen du
LESAKA - P3115200B
Plaza Zaharra, 1
31770 Lesaka (Navarra)
Precarga de imagen Precarga de imagen