Itxaron, mesedez...
Itxaron, mesedez...
Hizkuntza aukeratu
Egoitza Elektronikoa LESAKA
Egoitza Elektronikoa
LESAKA

ZERGAK: Banku helbideratze eskaera

aren armarria LESAKA
Egoitza Elektronikoa > ZERGAK: Banku helbideratze eskaera

ZERGAK: Banku helbideratze eskaera

Organo kudeatzailea

  • Lesakako Udala - Ekonomia saila

Xedea

  • Zerga edo tasen aldizkako ordainagirien banku-helbideratzea.

Nork egin dezake izapidea

  • Edozein pertsona fisiko edo juridiko interesduna edo ordezkari baten bidez.

Nola egin daiteke izapidea

  • Telematikoki. Orri honen behealdean dagoen Instantzia berria botoia sakatuz. Beheko txantiloia osatuta atxikituz. 
    • Eskatzailea administrazio publikoekin elektronikoki harremanak izan BEHAR DITUEN PERTSONA JURIDIKOA EDO SUBJETUA bada, horrela bakarrik aurkeztu ahal izango du. 
  • Presentzialki, udaletxeko bulegoetan. 

Baldintzak

  • Zergaduna edo ondasunen ordainagiriaren titularra izatea.
  • Eskaera bat egin behar da ordainagiriaren titular bakoitzeko, ondasun berarako bada ere edo senideak badira ere.
  • Eskaeran kontu horretan helbideratu nahi diren zergak zehazten ez badira, udalak eskatzailearen izenean egiten dituen aldizkako zerga guztiak helbideratuko dira.
  • Borondatezko ordainketa-aldia amaitzeko data baino, gutxienez, 2 egun lehenago egin behar da eskaera. Bestela, helbideratzeak ez du eraginik izango ordainagiri horretatik aurrera, egiten diren hurrengoetatik aurrera baizik.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Behealdeko txantiloia osatuta.. 
  • Kontu korrontearen titulartasun agiria.

Aurkeztu beharreko dokumentuen txantiloiak

Eskabidearen baldintzak

  • Eskabidea sinatu egin beharko da
  • Izapideak eskatzen du eskatzailea identifikatzea eta ziurtagiri digitalarekin sinatzea
  • Beharrezkoa da interesdun guztien ordezkaritza elektronikoki egiaztagarria izatea. Hau da, interesdun batek ordezkariren baten bidez jarduten badu,    dagokion ordezkari-ziurtagiri digitalarekin autentikatua egon behar du edo, bestela,    interesdun horren izapide oro egiteko ahalordetzea izan behar du EAOren Apodera sisteman erregistratua.    Halaber, interesdunak berak, ziurtagiri digitalaren edo Cl@ve-ren bidez autentikatuta, beste edonor izenda dezake ordezkari.
  • Pertsona fisikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Pertsona juridikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Beste pertsona fisiko batek ordezkatutako pertsona fisikoak izatea ahalbidetzen du
LESAKA - P3115200B
Plaza Zaharra, 1
31770 Lesaka (Navarra)
Precarga de imagen Precarga de imagen