Itxaron, mesedez...
Itxaron, mesedez...
Hizkuntza aukeratu
Egoitza Elektronikoa LESAKA
Egoitza Elektronikoa
LESAKA

JEZen alta, baja edo aldaketa emateko eskaera

aren armarria LESAKA
Egoitza Elektronikoa > JEZen alta, baja edo aldaketa emateko eskaera

JEZen alta, baja edo aldaketa emateko eskaera

Zer da?

  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (EJZ - lizentzia fiskala) alta, baja edo aldaketak egiteko eskaera.

Nork egin dezake izapidea?

  • Edozein pertsona fisiko edo juridiko.

Zenbatekoa

  • Jarduera ekonomikoen gaineko zergan altak, bajak edo aldaketak izapidetzeak 4,20 €-ko kostua du jarduera bakoitzeko.
  • Zenbatekoa banku-kontu honetan ordaindu beharko da: ES88 3008 0054 1507 1153 2911 – Caja Rural Navarra.
  • Adierazi ordainketaren kontzeptuan izen-abizenak eta egin beharreko izapidea (Adibidea: Lesakako Udala JEZen alta)

Eskaera egiteko baldintzak

  • Eskaera urte osoan egin daiteke.
  • Aurkezpen-kanalak: Aurrez aurre Lesakako Udalaren bulegoetan edo telematikoki Lesakako Udalaren egoitza elektronikoan.
  • Eskaera bat egin beharko da JEZen alta/baja/aldaketa bakoitzeko.
  • Jarduera egiten den lokalaren identifikazioa.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Eskabide-orria, eredu ofizialaren arabera (811/812).
  • Jardueraren titularraren NAN edo IFZ (fotokopia) aurkeztea. Eskatzailea titularra ez bada, NANaz gain, titularraren NANaren fotokopia eta titularraren baimena aurkeztu beharko ditu.
  • Ibilgailuaren dokumentazioa, zirkulazio-baimena eta fitxa teknikoa (beharrezkoa bada).
  • Ordainketaren agiria.

Arautegia

  • Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea (martxoaren 10eko 2/1995 Legea; 1995/03/20ko 36. NAO).
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Tarifei eta Instrukzioari buruzko Foru Legea edo Lizentzia Fiskala (maiatzaren 28ko 7/1996 Legea; 96/6/10eko 70. NAO).

Eskabidearen baldintzak

  • Eskabidea sinatu egin beharko da
  • Izapideak eskatzen du eskatzailea identifikatzea eta ziurtagiri digitalarekin sinatzea
  • Pertsona fisikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Pertsona juridikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Beste pertsona fisiko batek ordezkatutako pertsona fisikoak izatea ahalbidetzen du
LESAKA - P3115200B
Plaza Zaharra, 1
31770 Lesaka (Navarra)
Precarga de imagen Precarga de imagen