Itxaron, mesedez...
Itxaron, mesedez...
Hizkuntza aukeratu
Egoitza Elektronikoa LESAKA
Egoitza Elektronikoa
LESAKA

Izen-ematea Ludoteka Aste Santua 2025

aren armarria LESAKA
Egoitza Elektronikoa > Izen-ematea Ludoteka Aste Santua 2025

Izen-ematea Ludoteka Aste Santua 2025

24/03/2025 egunetik 28/03/2025 egunera arte

1.- Ludotekaren helburuak

Ludotekaren helburu nagusia da Aste Santuko Pazko Astean Lesakako haurrei haur txoko zerbitzua eskaintzea.

2.- Datak, ordutegiak eta elkartzeko tokiak

Apirilaren 22tik 25era, 9:00- 13:00etara (ordutegi malgua), elkartzeko tokia aurrerago zehaztuko da.

3.- Nork hartzen ahal du parte?

·     3-12 urte bitarteko haurrek (2013-2022 urteetan jaiotakoak).

·     Lesakan erroldatuak.

·     Eskolatuak egon behar dira haurrak.

·     Izen emateko epea bukatu ondotik plazak soberan izanez gero, Lesakan erroldatuak ez dauden haurrak matrikulatu ahal izanen dira.

4.- Izen ematea

·     Izena ematea Lesakako Egoitza Elektronikotik edo udal bulegoetan.

·     Izena emateko epea martxoaren 24tik 28ra.

·     Haur bakoitzeko izen emate bat egin beharko da.

·     Plaza kopurua mugatua da. Izena emana ahala onartuko dira parte hartzaileak, eskainitako plazak bukatu arte eta betiere arestian aipatutako baldintzak betetzen badira.

·     Matrikula ordaintzeko epea onartutakoen zerrendarekin batera zehaztuko da, egun horretarako ordainketa ez badago egina, izen emateak balioa galduko du.

·     Prezioa: 24 €

5.- Itzulketak 

Behin izena emanda, ludotekan bajak izanez gero, ordaindutako diruaren itzulketak modu honetan eginen dira:

•      Ludoteka hasi aitzinetik baja justifikatzen bada (eritasuna edo azken orduan sortutako arazo larriren bat, agiri bidez justifikatuta), matrikularen % 100 itzuliko da.

•      Ludoteka hasi aitzinetik baja emanez gero justifikaziorik gabe, matrikularen % 50 itzuliko da.

•      Ludoteka hasi ondotik baja emanez gero ez da dirurik itzuliko.

Edozein kasutan, matrikularen dirua itzuli behar bada, bankuko gastuak beti familiaren gain izanen dira.

6.- Ludotekaren antolaketa eta segimendua

Ludoteka Lesakako Udalak antolatzen du. Lesakako Udalak Dindaia Fundazioa kontratatu du ludotekaren prestaketa orokorraz, segimenduaz eta langileen kontratazioaz ardura dadin.

7.- Datu pertsonalen babesa 

Tratamenduaren arduraduna: Lesakako Udala .

Helburua: Administrazio-prozedura izapidetzea.

Eskubideak: Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita beste eskubide batzuk ere, udal bulegoetara joz.

Informazio gehiago: Pribatutasun politika - Lesakako Udala

Baimena duten hirugarrenen datuak: Inskripzioa izapidetzeko beharrezkoa izanez gero, pertsona fisikoa ez den beste pertsona fisiko bateko langileek, sartu baino lehen, aurreko paragrafoan jasotako alderdien berri eman beharko diete, eta, beren datuak tratatzeko berariazko baimena behar izanez gero, baita ere.

 

Eskabidearen baldintzak

  • Eskabideak ez du sinadurarik behar
  • Pertsona fisikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Beste pertsona fisiko batek ordezkatutako pertsona fisikoak izatea ahalbidetzen du
Eskaera egiteko epea itxita dago gaur egun
LESAKA - P3115200B
Plaza Zaharra, 1
31770 Lesaka (Navarra)
Precarga de imagen Precarga de imagen